XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Otso-ehizak ez du ezer konpontzen.

OTSOA gure lana eta bizimodua arriskuan jartzen ari da.

Normaltzat hartzen dugu denboraldiaren bukaeran artalde bakoitzetik lauzpabost ardi hiltzea baina azken bolada honetako erasoak erabat anormalak dira, 50 ardi hil bait du.

Bestalde, laguntza ekonomikoen kontua dago.

Ailegatu ez eta gainera ez dira irtenbiderik aproposenak.

Pairatzen ditugun galerak laguntza hauek baino haundiagoak dira.

Izan ere, laguntza hoietan aurreratzen diren partuak, txarto jaiotzen direnak eta lastoen erosketak ez dira sartzen.

Gaur (atzoko egunaz) ikusi dugunez otso-ehizek ez dute ezertarako balio gorriak motoz joaten bait dira aurretik otsoa ikaratuz. Ez dute arazoa konpontzen.

Anjel GONZALEZ, Karrantzako artzaia.